2018(e)ko ekainaren 12(a), asteartea

7.frogaren irabazlea

Arratsalde on matematikazale! Zer, zu ere indarrez juxtu eta nekatuta iritsi al zara ikasturte amaierara? Eguraldiak ez digu askorik lagundu gainera!

Denak ere bukatzen ari garen honetan nabaria izan da nekea, baina oporretara joan aurretik lehiaketako azken probako irabazlea zein den esatea falta zaigu! Konpetentziak gora konpetentziak behera, asko jaitsi da zuen partehartzea baina badugu gure aurtengo azken irabazlea: DBH1A gelako Elene Etxegarai alajaina! Zorionak!!!


Eskerrak eman nahi dizkizuegu aurten gure erronketan parte hartu duzuen guztioi. Espero dugu orain atseden pixka bat hartu eta udan beste kontuetarako denbora hartuko duzuela, baina datorren ikasturtean pilak kargatuta gurekin nahi zaituztegu berriro!

Ongi izan eta laister arte!!

2018(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea

Matematika Lehiaketa 7

Adi ibili zarete batzuk eta lehiaketako 7garren frogaren barruan akatsa dagoela aipatu diguzue, irudian sakatuta ez baita galdetegirik agertzen. Barkatu akatsa eta mila esker jakinarazpenagatik!

Orain bai, zuzenduta, hona hemen 7.froga:


2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

6.frogaren irabazlea

Bueno bueno, aurreko esperientziaren ostean... batzuk azkar xamar ibili zarete erantzuterako orduan! Guztira 10 erantzun jaso ditugu, mota desberdinetakoak, sormen faltarik behintzat ez da izan!

Azter eta gogora dezagun azken erronka:


Lehen lerroan dauden hiru poligonoen artean 45 osatzen dute, baina zer esan nahi du zenbaki horrek? Bada, poligono horien guztien alde kopuru zein den hain zuzen (Hexagonoa = 6; Pentagonoa = 5; Karratua = 4; Guztira 15 irudi bakoitzak).

Bigarren lerroan, poligonoez gain, platano bakoitzak puntu bana balio duela ondoriozta dezakegu. Hirugarren lerroan, aldiz, ordulariek adierazten duten ordu bakoitzak beste puntu bana.

Zenbat litzateke, hortaz, azken balioa? Kontuan hartzeko datuak: ordulariak ordubiak markatzen ditu (beraz 2 puntu), platanoak hirukoteka daude eta poligonoa hexagono eta pentagono batez osatuta dago, beraz guztira 11ko balioa dauka azken honek. Hori dena aintzat hartuz:

2 + 3 + 3 x 11 = 38

Erantzun guztien artean bi asmatzaile egon dira. Horietatik iritsi zitzaigun lehena DBH4ko Malen Elizasuk eman zuen, beraz zorionak gure irabazle berriari!! 

Datorren astean izango duzue 7garren froga egiteko aukera!

2018(e)ko apirilaren 25(a), asteazkena

6.froga

Hemen da lehiaketako 6.froga! Sakatu beheko irudia eta saiatu falta den zenbakia zein den asmatzen! Gogoratu lehen asmatzaileak eramango duela saria, bere erantzuna modu egokian arrazoituz gero noski! 

Ongi begiratu ikusten duzun guztia, azkar egiteak ez baitu esan nahi ongi egiten denik!


2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

5.frogaren irabazlea

Kaixo matematikazale! Hau ideia eta erantzun zaparrada sortu duzuena, 22 erantzun jaso ditugu! Erraza zirudien baina, zuzen erantzun ote zenuten proposatutako erronka? Gogora dezagun zein zen:


Nahiko azkar kalkulatu zenituzten objektu bakoitzaren balioak baina detaileak...  zeinen garrantzitsuak diren xehetasun txiki horiek! Ohartu ote zineten bukaeran txilibitu bakarra zenutela, eta ez bi, aurrekotan bezala? Eta azken pertsonak lepotik txilibiturik ez daukala? Zer esanik ez... batuketa eta biderketa orden egokian egingo zenituzten ezta!?

Hau guztia kontuan hartuta, 11 zen asmatu beharreko erantzuna. Bi pertsonek lortu duzue erantzun zuzena ematea eta horien artean Haitz Aranburu suertatu da irabazle, zorionak!!

Atsedenik ez dizuegu emango eta segituan edukiko duzue eskuartean 6.froga. Erne egon, 6.froga horretan arrazoi egokia adierazita lehen erantzun zuzena ematen duenak zuzenean saria lortuko baitu! Animo!

2018(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

5.froga

Hemen da lehiaketako 5.froga! Sakatu beheko irudia eta saiatu falta den zenbakia zein den asmatzen! Ongi begiratu ikusten duzun guztia, azkar egiteak ez baitu esan nahi ongi egiten denik!


2018(e)ko martxoaren 22(a), osteguna

4.frogaren irabazlea

Arratsalde on matematikazale! 4.frogarekin batzuk nahiko buruhauste izan dituzu, ezta?

Ez genuen lan erraza jarri, oraingo honetan guztiz pentsakera desberdina erabiltzea eskatzen baitzen. Gogora dezagun zer zen froga hartan eskatzen zena:


Ziur gaude mota askotako eragiketak egiten hasiko zinetela hau ikustean... baina ez, ez zen hori problema bideratzeko modua. Zein zen bada, erantzuna? Ezkerreko zenbakien letra kopurua kontatzea zen gakoa!

3: hiru; beraz 4 letra
8: zortzi; beraz 6 letra
10: hamar; beraz 5 letra
16: hamasei; beraz 7 zen gure frogarentzako soluzioa!

Jaso ditugun erantzun kopuruan nabaritu da frogaren zailtasuna, baina erantzun horien artean badago bat bete betean asmatu duena! DBH1B gelako Alex Garcia ikaslea izan dugu hori, bejondeizula!!






Aste santuko oporretan burua eragiteari erabat ez uzteko bihar bueltan izango gara lehiaketako 5.frogarekin. Prest egon, jarri burmuina dantzan eta animo!

2018(e)ko otsailaren 23(a), ostirala

4.Frogarekin ezinean?

Tira tira... badirudi oraingo honetan erronka zaila proposatu dizuegula, ezta? Ezin du denak hain erraza izan eta!

Jasotako erantzun kopuru murritza kontuan hartuta, laguntza txiki bat ematea egoki ikusi dugu. Froga honen emaitzara iristeko gakoa ez da Matematikan hain ohikoak diren eragiketak erabiltzea, gakoa hizkuntzan dago, gure EUSKARA maitean alegia!



Ea pista honekin buruari beste buelta batzuk eman eta erantzuna lortzeko gai zareten, ziur gaude baietz! Datorren ostegunera arte izango duzue erantzuteko aukera, animo!

2018(e)ko otsailaren 5(a), astelehena

Matematika Lehiaketa 4

Hemen da lehiaketako 4.froga! Sakatu beheko irudia eta saiatu falta den zenbakia zein den asmatzen! Buruari buelta bat baino gehiago eman beharko dizkiozu hau asmatzeko! Gai izango zara, ezta!?


2018(e)ko otsailaren 2(a), ostirala

3.Frogaren Irabazlea

Urte berri on matematikazale! Matematika Lehiaketa berriro martxan itzultzeko prest dator, indarberrituta!

3.frogak gure uste guztiak gainditu zituen, 25 erantzunetatik gora jaso baikenituen, hau marka! Jasotako erantzun guztietatik 4 izan zineten zuzen erantzun zenutenak, gizonak 28 egun behar baitzituen zulotik ateratzeko, ez 30! Gogoratzen al duzue?

Asmatu duzuenen artean Ibai Perez suertatu da irabazle! Zorionak!!!




Hurrengo astelehenean 4.froga izango dugu gure artean. Erronka honek zuen energia eta imaginazio guztia beharko du beraz, beroketak egiten hasi eta, animo!!

2017(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

Biderketa motak

Zuk ere nonbait entzungo ote zenuen? Azken egunotan bolo bolo dabilen gaia da biderketa japoniarraren teknika.

IVEMA Enseñanza CENTROS DE ESTUDIOS: Método gráfico para ...

Berri honek badirudi jende asko harritu duela baina, denboran atzera joanda, biderketa mota desberdin asko izan dira zibilizazio desberdin askotan. Noski, kalkulagailua duela gutxiko kontua da!

Herrialde eta zibilizazio desberdinetako teknikak ezagutzera gonbidatzen zaitugu gaurkoan. Animatzen al zara teknika hauetakoren bat erabiltzera? Sakatu izenen gainean eta zabal ezazu zure ezagutza!




2017(e)ko azaroaren 16(a), osteguna

Matematika Lehiaketa 3

Gure artean dugu jadanik lehiaketako 3.froga! Sakatu beheko irudia eta animatu egoerari soluzioa bilatzera! Baina erne, bi aldiz pentsatu zure erantzuna eman aurretik!!

 3.Froga

2.Frogaren irabazlea

Dagoeneko pasa dira egun batzuk 2.froga argitaratu genuenetik eta erantzun dezente jaso ditugu! Maila eta gela desberdinetako ikasleek proposatu diguzue zuen erantzuna, mila esker parte hartu duzuen denontzat!!



Asmatu duzuenen artean zozketa egin dugu eta bertan irabazle Mattin Etxebeste Sanzberro suertatu da! Zorionak!!!

Hurrengo astelehenean 3.froga izango dugu gure artean. Beraz, prest izan eta animatu zaitezte!

2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

Matematika Lehiaketa 2

Hemen doa gure lehiaketako bigarren erronka! Sakatu irudian eta animatu soluzioa aurkitzera!


                                                             2.Froga

2017(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

1.Frogaren irabazlea

Matematika lehiaketa martxan jarri eta jaso ditugu 1.frogaren erantzunak. Mila esker parte hartu duzuen denontzat!!


Hein batean gu geu ere harritu egin gaituzue, eman dituzuen erantzunak ez baitziren guk esperotakoak, baina denek bazuten bere arrazoiketa logikoa; beraz, zorionak parte hartu duzuen denei!

Asmatu duzuenen artean zozketa egin dugu eta bertan irabazle Eneritz Etxebeste Garate suertatu da! Zorionak!!!

Hurrengo astelehenean 2.froga izango dugu gure artean. Beraz, prest izan eta animatu zaitezte!

2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

Matematika Lehiaketa 1

Hemen doa gure lehiaketako lehen erronka! Sakatu irudian eta animatu soluzioa aurkitzera!


 1.Froga

2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala

Sarrera

BADATOR MATEMATIKA LEHIAKETA!

Zein lehiaketa motaz ari ote gara?? Aizkolariak entzuten ditugu elkarri desafioak botaz baina, hemen, Matematika-txokoa-n?
Gurekin batera matematikan murgiltzen animatzen bazarate, atal honetan erronka matematiko bidez zirikatuko zaitugu! Galdera logiko, geometriko etab-ak luzatuko dizkizuegu hilabetean behin. 
Gure erronkei aurre egitera animatzen zaituztegu. Astebete izango duzue emaitzak bilatu eta guri bidaltzeko. 
Parte hartu ahal izateko harpidetu zaitezte orrialde honetara eta izango duzue gure berri!