2017(e)ko azaroakren 30(a), osteguna

Biderketa motak

Zuk ere nonbait entzungo ote zenuen? Azken egunotan bolo bolo dabilen gaia da biderketa japoniarraren teknika.

IVEMA Enseñanza CENTROS DE ESTUDIOS: Método gráfico para ...

Berri honek badirudi jende asko harritu duela baina, denboran atzera joanda, biderketa mota desberdin asko izan dira zibilizazio desberdin askotan. Noski, kalkulagailua duela gutxiko kontua da!

Herrialde eta zibilizazio desberdinetako teknikak ezagutzera gonbidatzen zaitugu gaurkoan. Animatzen al zara teknika hauetakoren bat erabiltzera? Sakatu izenen gainean eta zabal ezazu zure ezagutza!




2017(e)ko azaroakren 16(a), osteguna

Matematika Lehiaketa 3

Gure artean dugu jadanik lehiaketako 3.froga! Sakatu beheko irudia eta animatu egoerari soluzioa bilatzera! Baina erne, bi aldiz pentsatu zure erantzuna eman aurretik!!

 3.Froga

2.Frogaren irabazlea

Dagoeneko pasa dira egun batzuk 2.froga argitaratu genuenetik eta erantzun dezente jaso ditugu! Maila eta gela desberdinetako ikasleek proposatu diguzue zuen erantzuna, mila esker parte hartu duzuen denontzat!!



Asmatu duzuenen artean zozketa egin dugu eta bertan irabazle Mattin Etxebeste Sanzberro suertatu da! Zorionak!!!

Hurrengo astelehenean 3.froga izango dugu gure artean. Beraz, prest izan eta animatu zaitezte!

2017(e)ko azaroakren 6(a), astelehena

Matematika Lehiaketa 2

Hemen doa gure lehiaketako bigarren erronka! Sakatu irudian eta animatu soluzioa aurkitzera!


                                                             2.Froga

2017(e)ko azaroakren 2(a), osteguna

1.Frogaren irabazlea

Matematika lehiaketa martxan jarri eta jaso ditugu 1.frogaren erantzunak. Mila esker parte hartu duzuen denontzat!!


Hein batean gu geu ere harritu egin gaituzue, eman dituzuen erantzunak ez baitziren guk esperotakoak, baina denek bazuten bere arrazoiketa logikoa; beraz, zorionak parte hartu duzuen denei!

Asmatu duzuenen artean zozketa egin dugu eta bertan irabazle Eneritz Etxebeste Garate suertatu da! Zorionak!!!

Hurrengo astelehenean 2.froga izango dugu gure artean. Beraz, prest izan eta animatu zaitezte!