2018(e)ko otsailaren 23(a), ostirala

4.Frogarekin ezinean?

Tira tira... badirudi oraingo honetan erronka zaila proposatu dizuegula, ezta? Ezin du denak hain erraza izan eta!

Jasotako erantzun kopuru murritza kontuan hartuta, laguntza txiki bat ematea egoki ikusi dugu. Froga honen emaitzara iristeko gakoa ez da Matematikan hain ohikoak diren eragiketak erabiltzea, gakoa hizkuntzan dago, gure EUSKARA maitean alegia!



Ea pista honekin buruari beste buelta batzuk eman eta erantzuna lortzeko gai zareten, ziur gaude baietz! Datorren ostegunera arte izango duzue erantzuteko aukera, animo!

2018(e)ko otsailaren 5(a), astelehena

Matematika Lehiaketa 4

Hemen da lehiaketako 4.froga! Sakatu beheko irudia eta saiatu falta den zenbakia zein den asmatzen! Buruari buelta bat baino gehiago eman beharko dizkiozu hau asmatzeko! Gai izango zara, ezta!?


2018(e)ko otsailaren 2(a), ostirala

3.Frogaren Irabazlea

Urte berri on matematikazale! Matematika Lehiaketa berriro martxan itzultzeko prest dator, indarberrituta!

3.frogak gure uste guztiak gainditu zituen, 25 erantzunetatik gora jaso baikenituen, hau marka! Jasotako erantzun guztietatik 4 izan zineten zuzen erantzun zenutenak, gizonak 28 egun behar baitzituen zulotik ateratzeko, ez 30! Gogoratzen al duzue?

Asmatu duzuenen artean Ibai Perez suertatu da irabazle! Zorionak!!!




Hurrengo astelehenean 4.froga izango dugu gure artean. Erronka honek zuen energia eta imaginazio guztia beharko du beraz, beroketak egiten hasi eta, animo!!