2018(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea

Matematika Lehiaketa 7

Adi ibili zarete batzuk eta lehiaketako 7garren frogaren barruan akatsa dagoela aipatu diguzue, irudian sakatuta ez baita galdetegirik agertzen. Barkatu akatsa eta mila esker jakinarazpenagatik!

Orain bai, zuzenduta, hona hemen 7.froga:


2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

6.frogaren irabazlea

Bueno bueno, aurreko esperientziaren ostean... batzuk azkar xamar ibili zarete erantzuterako orduan! Guztira 10 erantzun jaso ditugu, mota desberdinetakoak, sormen faltarik behintzat ez da izan!

Azter eta gogora dezagun azken erronka:


Lehen lerroan dauden hiru poligonoen artean 45 osatzen dute, baina zer esan nahi du zenbaki horrek? Bada, poligono horien guztien alde kopuru zein den hain zuzen (Hexagonoa = 6; Pentagonoa = 5; Karratua = 4; Guztira 15 irudi bakoitzak).

Bigarren lerroan, poligonoez gain, platano bakoitzak puntu bana balio duela ondoriozta dezakegu. Hirugarren lerroan, aldiz, ordulariek adierazten duten ordu bakoitzak beste puntu bana.

Zenbat litzateke, hortaz, azken balioa? Kontuan hartzeko datuak: ordulariak ordubiak markatzen ditu (beraz 2 puntu), platanoak hirukoteka daude eta poligonoa hexagono eta pentagono batez osatuta dago, beraz guztira 11ko balioa dauka azken honek. Hori dena aintzat hartuz:

2 + 3 + 3 x 11 = 38

Erantzun guztien artean bi asmatzaile egon dira. Horietatik iritsi zitzaigun lehena DBH4ko Malen Elizasuk eman zuen, beraz zorionak gure irabazle berriari!! 

Datorren astean izango duzue 7garren froga egiteko aukera!