2018(e)ko apirilaren 25(a), asteazkena

6.froga

Hemen da lehiaketako 6.froga! Sakatu beheko irudia eta saiatu falta den zenbakia zein den asmatzen! Gogoratu lehen asmatzaileak eramango duela saria, bere erantzuna modu egokian arrazoituz gero noski! 

Ongi begiratu ikusten duzun guztia, azkar egiteak ez baitu esan nahi ongi egiten denik!


2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

5.frogaren irabazlea

Kaixo matematikazale! Hau ideia eta erantzun zaparrada sortu duzuena, 22 erantzun jaso ditugu! Erraza zirudien baina, zuzen erantzun ote zenuten proposatutako erronka? Gogora dezagun zein zen:


Nahiko azkar kalkulatu zenituzten objektu bakoitzaren balioak baina detaileak...  zeinen garrantzitsuak diren xehetasun txiki horiek! Ohartu ote zineten bukaeran txilibitu bakarra zenutela, eta ez bi, aurrekotan bezala? Eta azken pertsonak lepotik txilibiturik ez daukala? Zer esanik ez... batuketa eta biderketa orden egokian egingo zenituzten ezta!?

Hau guztia kontuan hartuta, 11 zen asmatu beharreko erantzuna. Bi pertsonek lortu duzue erantzun zuzena ematea eta horien artean Haitz Aranburu suertatu da irabazle, zorionak!!

Atsedenik ez dizuegu emango eta segituan edukiko duzue eskuartean 6.froga. Erne egon, 6.froga horretan arrazoi egokia adierazita lehen erantzun zuzena ematen duenak zuzenean saria lortuko baitu! Animo!