2018(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

5.froga

Hemen da lehiaketako 5.froga! Sakatu beheko irudia eta saiatu falta den zenbakia zein den asmatzen! Ongi begiratu ikusten duzun guztia, azkar egiteak ez baitu esan nahi ongi egiten denik!


2018(e)ko martxoaren 22(a), osteguna

4.frogaren irabazlea

Arratsalde on matematikazale! 4.frogarekin batzuk nahiko buruhauste izan dituzu, ezta?

Ez genuen lan erraza jarri, oraingo honetan guztiz pentsakera desberdina erabiltzea eskatzen baitzen. Gogora dezagun zer zen froga hartan eskatzen zena:


Ziur gaude mota askotako eragiketak egiten hasiko zinetela hau ikustean... baina ez, ez zen hori problema bideratzeko modua. Zein zen bada, erantzuna? Ezkerreko zenbakien letra kopurua kontatzea zen gakoa!

3: hiru; beraz 4 letra
8: zortzi; beraz 6 letra
10: hamar; beraz 5 letra
16: hamasei; beraz 7 zen gure frogarentzako soluzioa!

Jaso ditugun erantzun kopuruan nabaritu da frogaren zailtasuna, baina erantzun horien artean badago bat bete betean asmatu duena! DBH1B gelako Alex Garcia ikaslea izan dugu hori, bejondeizula!!






Aste santuko oporretan burua eragiteari erabat ez uzteko bihar bueltan izango gara lehiaketako 5.frogarekin. Prest egon, jarri burmuina dantzan eta animo!